Hotzeko bi osagai dituen plastikoa iraupen handiko materiala da eta mota guztietako sinbologia eta zebra-marretarako gomendatzen da, bereziki Eguneko Batez Besteko Indize handia duten bideetarako. Hauexek dira bere ezaugarriak: erresistentzia handia du aire zabalean, erabat bateragarria da zola bituminosoekin eta lodiera handiak aplikatzeko aukera ematen du lehortze denbora luzatu gabe. Lehortzeko behar duen denbora giro-tenperaturaren araberakoa da, halako moldez non denbora txikiagoa behar baitu giro-tenperatura altuagoa denean.