Spray plastikoa iraunkortasun handiko material bat da eta Eguneko Batez Besteko Indize handia duten bideetarako gomendatzen da. Bere ezaugarri garrantzitsuenetako bat da azkar lehortzen dela, aplikatu eta segundo gutxira eta, beraz, ez zaio ia batere trabarik eragiten trafikoari. Hauexek dira bere ezaugarri nagusiak: bikain itsasten da zola malguetan, material ekologikoa da disolbatzailerik ez duelako eta autoislapen maila handia du higadura gorabehera.