Herrialdearen ipar zonan gaude Mungia eta Noainen ditugun instalazio bikainei esker.

Mungian (Bizkaia) 2.000 m2-ko azalera duen industria-nabe bat dugu lehengaiak, makinaria eta erremintak gordetzeko, eta 600 m2-ko bulego gune bat du.

Noainen dagoen Nafarroako delegazioan, aldiz, 400 m2-ko industria-nabe bat daukagu lehengaiak, makinaria eta erremintak gordetzeko, eta 50 m2-ko bulegoak ditugu zeregin administratiboetarako.

Proiektu bakoitzaren errefortzu gisa eta kontrataturiko obraren premiak aztertu ondoren, industria-nabeak alokatzen ditugu lehengaiak eta makineria lan-lekutik gertu gordetzeko.