Nortzuk gara?

Historia

Señalizaciones Eder S.A. 1994. urtean sortu zen bide seinaleztapenean eta eraikuntzan espezializatutako bi enpresarik elkartzea erabaki zutenean. Euren helburua zen beren ezagutza eta nahiak enpresa proiektu berri batean uztartzea, kalitatea, segurtasuna eta bezeroarentzako zerbitzua segurtatzeko.

Gure helburu soziala da seinaleztapen horizontal eta bertikaleko lanak kontratatu eta azpi-kontratatzea, salerostea eta seinaleztapeneko materialak esportatu, inportatu eta merkaturatzea, gure eta besteren kontura, hala obra publikoan nola pribatuan.

Gure produktuak etengabe hobetu nahi ditugu eta horretarako, produktuak ikertu eta garatzen ditugu gure merkatu naturala zabaldu ahal izateko.

Hasi ginenetik, bide seinaleztapeneko, batik bat, Seinaleztapen Horizontaleko lanak egin ditugu Estatu osoan eta Portugalen, eta egunero ari gara gure gaitasun produktiboa handitzen ekipo eta teknologia berriak erosteko bultzatu dugun inbertsio politikari esker.

Giza taldea

Une honetan, 45 pertsonak osatzen dugu Señalizaciones Eder. Seinaleztapenaren esparruan esperientzia handia duen eta proiektu guztiak ilusio eta profesionaltasunez sustatzen dituen talde bat gara.

Gainera, tekniko eta espezialisten langile-poltsa handi bat dugu, eta langile horiek gurekin bat egiten dute obra jakin batzuk burutzeko eta gure proiektu guztien arrakasta bermatzeko.

Señalizaciones EDER

Liderrak Bide Seinaleztapenaren arloan

Bide seinaleztapenaren arloan dihardugu lanean 1994tik eta adituak gara seinaleztapen horizontalaren esparruan. Kalitatezko giza talde eta talde teknikoak ditugu, produktu ezin hobeak erabiltzen ditugu eta egitura aproposa dugu lana eraginkorki eta bermez egin ahal izateko.

Aritz bidea, 101
48100 Mungia (Bizkaia)

Tfnoa. 94 452 17 52
Faxa 94 452 04 89

info@s-eder.com

Utilizamos cookies para personalizar el contenido, para ofrecer funciones de redes sociales y para analizar nuestro tráfico. No compartimos información sobre el uso de nuestro sitio web con redes sociales o servicios de publicidad y análisis. View more
Aceptar
Declinar